XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bektoreak honela ere idazten dira .

Bektoreen ezagugarrietako bat modulua da.

Honela adierazten da -ren modulua.

Modulu unitatea duten bektoreak bektore unitari deitzen dira.

Ardatzen direkzioetan daudenak honela adierazten dira: Alonso-Finn liburuan.

Hiru moetatako bektoreak daude.

Bektore askatuak.

Espazioko edozein puntutan aplika daitezke.

Guztion ordezkari gisa, bat har daiteke, gero paraleloki edonora eramateko.

Bektore hori ekipolente deitzen da.

Adibide gisa, ardatz cartesiarren direkzioko bektore unitariak askatutzat jotzen dira.

Bektore labankorrak (deslizanteak).

Hauk zuzen baten edozein puntutan aplika daitezke.

Kurtsore izenaz ere ezagutzen dira.

Hauen artean indarrak ditugu.

Bektore lotuak.

Puntu bakar batetan aplikaturik baino ez dute zentzurik.

Aplikazio-puntu finkoa dute beraz.

Hauen artean, puntu baten abiadura aipa dezakegu.

Bestelako sailkapen batzu ere egin daitezke.

Adibidez, ondoko hau:.